| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 42. Frantziako Tourra | ||
Txapelketa | 1955 Challenge Desgrange-Colombo | ||
Etapak | 23 | ||
Datak | uztailak 7 – 1955.eko uztailak 30 | ||
Luzera | 4.476 km | ||
Herrialdea | Frantzia Belgika Suitza Monako Luxenburgo | ||
Irteera-lekua | Le Havre | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Parte-hartzaileak | 130 | ||
Amaitu dutenak | 69 | ||
Bataz besteko abiadura | 34,301 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Louison Bobet | ||
Txapeldunordea | Jean Brankart | ||
Hirugarrena | Charly Gaul | ||
Puntukako sailkapena | Stan Ockers (Elvé-Peugeot) | ||
Eskalatzailerik onena | Charly Gaul | ||
Talderik onena | Frantzia | ||
◀1954 | 1956▶ | ||
Dokumentazioa |
1955eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 42. edizioa izan zen. 1955eko uztailak 7 eta 30 bitartean ospatu zen. 4476 kilometroko ibilbidea egin zen 22 etapatan banatuta, lehena bi sektoretan banatua egon zelarik.
130 txirrindularik parte hartu zuten 10 txirrindulariko 13 talderen artean banatuta. 130 horietatik 69 izan ziren proba amaitu zutenak, eta talde bakar batek ere ez zuen proba bere txirrindulari guztiekin amaitzea lortu
Edizio honetan sartu zen foto-finisha helmugetan.
Garaileak, hirugarren aldiz jarraian Louison Bobet izan zena, proba batez beste 34,446 kilometro orduko abiaduran bete zuen.
Lehenbiziko euskalduna Jesús Loroño bizkaitarra izan zen, hogeigarren postuan amaitu zelarik.